Sagardodendari Buruz
Nor Gara
Sagardodenda.com Sagarteka, S.L.-Sagardun Patzuergoarena da, Astigarragako Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa, zuzentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen dena.
Sagardodenda.com Sagardoetxea Museoaren on-line denda da eta bere helburua, sagardoaren eta sagardogintzarekin eta euskal gastronomiarekin erlazionaturiko produktuen salmentan espezializaturiko herraminta izatea da.
Sagardodenda.com-ek, beren bezeroen neurrira egindako zerbitzu orokorra eskaini nahi du, erosleari produktuen aukeraketa modu pertsonalizatuan bideratuz eta erosketa-modu segurua, eraginkorra eta egokia ziurtatuz.
On-Line bidezko erosketa
Erosi nahi dituzun artikuluak hautatuak dauzkazunean, unitate kopurua zehaztu eta saskiaren gainean klik egin erosketa-zorrora gehitzeko. Erosketarekin jarraitu edo Erosketa amaitu aukerak emango dizkizun mezua azalduko zaizu.
Nahi dituzun artikulu guztiak erosketa-zorroan dauzkazunean, Erosketa amaitu edo Erosketa Ikusi dezakezu. Aukeratu dituzun produktu eta kantitateak egiaztatu, helbide bat eta ordainketa modu bat aukeratu eta sakatu Saskia eguneratu zure erosketaren zenbatekoa bidalketa gastuekin batera ikusteko
Jarraian, Erosketa amaitu sakatu eta erosketa orria bete zure datu pertsonalak eta erosketa entregatzeko helbidea zehaztuz. Datu hauek sartzen dituzunean, sakatu Ordaindu.
Txartel bidezko erosketa modua aukeratu baduzu, automatikoki bankuaren orrialdera pasako zara ordainketa-prozesua egitera. Aldiz, diru-transferentzia egitea aukeratu baduzu, transferentzia egiteko kontu korrontearen zenbakia emango zaizu.
Azkenean, zure erosketa jaso dugula baieztatzen duen e-maila jasoko duzu.
Entrega
Artikulu bakoitzaren entrega-denbora, bere izakin egoeraren eta entrega-tokiaren araberakoa izango da. Nazio mailako entregen bataz besteko denbora 2/7 egunekoa da eta nazioartekoena 5/15 egun bitartekoa. Entrega guztiak astean zehar burutzen dira, eta beraz, larunbatak, igandeak eta jai egunak ez dira aintzakotzat hartzen.
Azaroan eta Abenduan, nazio mailako entregen bataz besteko denbora 4/15 egunekoa izaten da eta nazioartekoena 7/25 egunekoa.
Gure ardurapeko arrazoiengatik bada, eta gehienez 45 egunetako epean, eskaera entregatua izan ez bada, hau bere osotasunean ezezta daiteke. Segurtasun arrazoiengatik, entregak enpresetan edo helbide partikularretan soilik egin daitezke.
Nahi izanez gero, eskaera gure dendan jasotzeko aukera ere badago, identifikaziopean, honako helbidean: Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga (Gipuzkoa).
Ordainketa moduak
Sagardodenda.comerosketak honako moduetan egiteko aukera ematen du:
- Kreditu-txartelaz Edozein entitatetako MASTERCARD edo VISA txartela erabil daiteke. Ordainketa, CAJA LABORAL-aren ordainketa-pasabide bidez egiten da. Sistema honek, SSL/CES (Comercio Electrónico Seguro) segurtasun sistema ezarria dauka eta banketxearekin konexio zuzena dauka.
- Transferentzia bidez: Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoaren izenean erosketaren balioko transferentzia egiten da, emandako kontu korronteko zenbakira. Transferentzian, eskaera zenbakia edo eroslearen izena jarri behar da, eta egun gutxitan, eskaera zehaztutako helbidean jasotzen da.
Segurtasun bermea
Sagardodenda.com-en erosketa segurua bermatzen dizugu. Sagardodenda.com-en ardura handietako bat zerbitzu segurua eskaintzea da eta ematen zaizkigun datuen konfidentzialtasuna babestea. Horregatik, eta orrialdean jarritako informazio guztia babesteko, CES segurtasun sistema erabiltzen dugu.
Abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan, Datuen Babeserako Legean ezarritakoaren arabera, sagardodenda.com-eko bezeroak, aipaturiko legearen eta hau garatzen duten gainerako arauen sarrera, zuzenketa, baliogabetze edota onespena atzera botatzeko eskubidea izango du, edozein unetan. Horretarako, gure helbide elektronikora idatzi beharko da: info@sagardoetxea.com.
Datuen konfidentzialtasunaren bermea
Sagardodenda.com-en, gugan jarritako konfiantza aintzakotzat hartzen dugu. Horregatik, emandako datuen konfidentzialtasuna ziurtatzea gure konpromezu nagusia da. Gurekin partekatzea erabakitzen dituzun ideia, iradokizun eta gainerako informazio guztia, zerbitzu hobeagoa eskeintzeko soilik erabiliak izango dira. Horregatik, zuk emandako datuak, ez dira inoiz Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoarena ez den beste enpresarekin partekatuko.
Datuen erabilgarritasuna
Sagardodenda.com-en erosketa bat gauzatzeko erabakia hartzen duzun unean, zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa izango da, eskaerak bideratu ahal izateko, eta nahi izanez gero, zure interesekoak gertatu litezkeen unean uneko informazio komertzialeko eskeintzak jaso ahal izateko.
Emandako datuak, fitxategi automatizatu batean sartuko dira eta Sagardodenda.com-eko bezeroen datu-baseko parte izatera pasako dira, jasotzen dituen datuen segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatuz.
Modu honetan, emandako informazioa honako helburekin erabiliko dugu:
- Erosketa gauzatzeko: eskaera egitean, zure izena, posta elektronikoa eta bidalketa nahiz fakturazio helbideak ezagutzea ezinbestekoa zaigu, datu hauek, zure eskera modu zuzenean bideratzeko eta bere egoera ezagutzeko aukera emango baidigute.
- Posta elektroniko bidez, orrialdearen zerbitzu berriez, eskeintza bereziez edota promozioez informatzeko.
Garraioa eta paketatzea
Bidean hondatu edo alferrik galdu ez dadin, sagardoa baldintza berezietan garraiatu behar den produktu bat da eta horregatik, botilak golpe eta dardaretatik babestu behar ditu bilgarriak.
Entregak gauzatzeko, Sagardodenda.com-ek zerbitzu azkarra, segurua eta eraginkorra eskeintzen duten eta nazio eta nazioarte mailako sona duten enpresa logistikoekin soilik egiten du lan.
Entrega guztiak atez-ate egiten dira eta bitarteko bakarrarekin, hau baita eskaeren galtzeak ekiditeko eta eskaeren entregak ziurtatzeko modurik onena.
Garraioaren zenbatekoa eta entrega-denbora, helbidearen, premiazkotasunaren eta pisuaren arabera aldatzen dira (hauek eskaeraren amaieran gehitzen dira). Kostu honek, gure saltokitik entrega gauzatu behar den tokira dagoen distantzia barne hartzen du, baina ez ditu honako gastuak barne-hartzen: aduanetako bulegoko igarobide gastuak (erkidegokoak ez diren herrialdetan), inportazio gastuak, arantzelak eta herrialde batzuetako zerga bereziak (Britania Handia, EE.BB., Kanada, Mexiko, Noruega eta Suitza).
Kantitate handietako eskaeretarako (200 botila baino gehiago) edo premiazko eskaeretarako, gurekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu, neurrira egindako aurrekontu bat prestatzeko. 34 943 550 575 telefonora deituta edota info@sagardoetxea.com helbidera idatzita gurekin harremanetan jar zaitezkete.
Itzulketak
Sagardodenda.comen, zuzenean ekoizleetatik eta baimendutako banatzaileetatik datozen produktuak eskeintzen ditugu beti, hauekin uneoroko kontaktuan baigaude gure bezeroentzako preziorik onenak eta produktuen kalitatea bermatzeko.
Baieztatua izan den eskaera bat ezeztatu nahi bada, gurekin harremanetan jarri eta eskaera bertan behera uzteko nahiaz informa gaitzakezue. Entrega-prozesua martxan jarri bada, itzulketa eskaera jasotzean burutuko da.
Gure itzulketa sistemak, eskaera jaso eta 7 eguneko epea ematen du itzulketak gauzatzeko, betiere eskaera baldintza onetan badago, eta itzulketaren arrazoiak zehazten badizkiguzu. Itzulketa justifikatua badago, gastu guztiak sagardodenda.com-ek bere gain hartuko ditu, baina itzulketa ez badago justifikatua, bidalketa eta itzulketa gastuak, zergak eta arantzelak berezoaren gain geratuko dira. Behin gastu hauek deskontatuta, itzulketa jaso eta 15 eguneko epean, eskaeraren zenbatekoa bere osotasunean itzuliko da.
Bestalde, eskaera bidean hautsi edo galtzen bada, eskatutakoa berriro bidaltzeko, edo eskatutakoaren zenbateko osoki itzultzeko aukera dago.
Baliozko legea
Sagardodenda.com-en buruturiko erosketak Espainian indarrean dagoen legedira ezarriak geratzen dira, erosketak gauzatzen diren lekua honakoa izaki: Kale Nagusia, 48. 20115 Astigarraga (Gipuzkoa).
Erosketa akordio honen betetzean edota interpretazioaren inguruan desadostasunik sortzen bada, alderdiak Donostiako epaitegi eta auzitegipean jarriko dira. Ezarritako erosketa baldintza baten edo guztien ezeztatzeak, ez du indarrean jarraituko duen erosketa akordioaren baliogabetasuna ondorioztatuko. Orrialde honen edukia aldaketa eta zuzenketetara makurtua dago, beraz, hau maiz berrikustea gomendatzen da.
Prezioen polítika eta eskaeren onarpena
Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoak, Sagardodenda.com-en buruturiko eskaerak onartzeko edo ez onartzeko eskubidea gordetzen du.
Akats grafiko, tipografiko edota izakinen amaiera bat gertatu ezean, gure on-line dendako prezio eta kantitate guztiak baliogarriak dira.
Halere, prezioetan edota kantitateetan akats bat izanez gero (artikulu zein garraioan), Sagardodenda.com-ek eskaera ezezta dezake. Kasu horretan, erosleari adosturiko zenbatekoa bere osotasunean itzuliko zaio.
Erosketa prozesuan gerta daitezkeen akats edo zalantzen aurrean, Sagardodenda.com-ek eskaera ezezta dezake. Kasu horretan, erosleari adosturiko zenbatekoa bere osotasunean itzuliko zaio.
Erabilera arauak
Orokorra
Web orrialde hau erabiltzeak edota erabiltzaile gisa erregistratzeak, honako baldintza hauek onartzea dakar:
- Adina: ERABILTZAILEAK alkohola kontsumitu ahal izateko gutxiengo legezko adina duela baieztatzen du.
- Web orrialde honen jabetza: Web orrialde hau eta sagardodenda.com, Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoaren ondasuna dira. Bere edukiaren, irudien, textuen, diseinuaren eta softwarearen eskubideak Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoarenak dira.
- Web orrialde honetako elementu guztiak, bere diseinua eta edukia barne, Jabetza Intelektualaren, Industrialaren eta egile-eskubideen inguruko nazioarte mailako arau eta legeen bidez babestuak daude.
- Edukiaren erabilera: Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoak baimenduta izan ezik, ezin daiteke, inolaz ere, web orrialde honetako edukia kopiatu, igorri edo ustiatu.
- Erantzunkizunak: Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoak web orrialde honen zehaztasuna eta doitasuna bermatzeko ahalegin handia egiten duen arren, akatsak edo zehaztasun faltak izan ditzake. Horregatik, ezin dugu bere edukiaren egiazkotasuna, fidagarritasuna eta zehaztasuna bermatu.
Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoak, esteka bidez Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoaren web orrialdeetara konektatuak dauden hirugarren pertsonen orrialdeetan jasotzen den informazioaren inguruko erantzunkizuna ezeztatzen du.
Web orrialde honen erabileratik sor daitezkeen kalteetatik at geratzen da Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoa.
Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoari kalte-ordainak eman beharko zaizkio ezarritako erabilera arauak errespetatzen ez badira, edo web orrialdearen edukia baimenik gabe erabiltzen bada. - Zatigarritasuna: Ezarritako baldintzek baliogarritasuna galtzen badute, edo ezarritako legearen arabera gauzatzeako aukerarik ez badago, hitzarmen honek ez du baliorik izango, eta ez die gainerako baldintzen hitzarmenei eragingo.
- Legedia eta jurisdikzio aplikagarria: Erabilera-arau hauek errespetatuak izan behar dute, Espainian indarrean dagoen legediaren arabera ezarriak baidaude. Baldintza hauetatik eratorritako edozein eztabaidaren aurrean, Donostiako auzitegietan erantzun beharko da. Halare, honek ez dio Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoari arazoa beste aginpidedun jurisdikzio baten bitartez konpontzeko eskubidea eragotziko.
- Aldaketak: Sagarteka, S.L.- Sagardun Patzuergoak, web orrialde honetako edukia edozein unetan eta aurrez jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea gordetzen du.